XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aiba! Hauek herriko agintariak izango dira eta herritik botako naute!- pentsatu zuen bere artean...

- Ongi etorri, gizon arrotza!- agurtu zuen agure zahar eta zimel batek, jende mordoska bere inguruan zuela -.

- Jakin dugunez, oihaneko arrisku guztiak menperatuz, hurbildu zara guregana... - Hala da agure zuhurra, hala da...- esan zion arrotzak.

- Aspalditik ez zen horrelakorik gertatzen gure herrian eta lehenbailehen zurekin hitzegitea erabaki dugu herri honetako Aginte Batzordekook.

- Zuen ongi etorria eskertzen dizuet eta hemengo jendearen jatortasunaz benetan harriturik nagoela aitortu behar dut.

- Hala da, gizon arrotza, hala da! Baina, zuk ba al dakizu gaurko zoriontasuna zenbat kostatu zaion herriska honi?.

- Nola jakinen duzu bada! Hemen bizi nahi baduzu, hemengo agindu eta lege guztiak errespetatuko dituzula zin egin behar diguzu...

- Hemen egongo naizen denboraldian, zuen legeak gordeko ditudala zin egiteko prest nago...

Agure zaharrak, begirada zorrotza bota zuen bere inguruan...

Denbora berean, Aginte Batzordekoek, beti isilik, kaxa txiki batzu atera eta belarrietan tapoi batzu jarri zizkioten elkarri.

Agure zaharrak, berak, gauza bera egin zuen eta batzordekide batek eskainitako magnetofoi bat eskutan hartu zuen...